domingo, 1 de noviembre de 2009

BEHOBIA-DONOSTIA MARATOI-ERDIA

Datorren igandean, azaroaren 8an, izanen da Behobia-Donostia. Hamasei mila atleta elkartuko dira Euskal Herriko lasterketa probarik jendetsuenean.

Blog honetan, eta partaideen guztien artean, gure Elkarteko hainbat lagunen izenak nabarmendu nahi ditugu. Izan ere, Iñaki Otxoa, Javier López Rispis, Javier Sánchez-Arévalo, Aitor Izagirre eta Jorge Santamarina bazkideak bertan izanen dira antsoaindarren izerdia eramanez.


Izen handiko atletek ere parte hartuko dute 20,2 kilometro dituen maratoi-erdian. Esaterako, Martin Fiz (Gasteiz, 1963) eta Abel Anton (Espainia, 1962) maratoilari ohien arteko lehia handia ikusi ahal izanen da aurtengo edizioan.

Beste lagun ospetsu askok ere korrika eginen dute, adibidez, Joseba Beloki eta Abraham Olano txirrindulari ohiek, Fabian Roncero atletak, Asier Cuevas maratoilariak, Serafin Zubiri musikari nafarrak... Beraz, guztioi, zorte on eta eutsi goiari!

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Aupa Peio Berastegi. Aunque no sea de Saraspea también le animamos desde aquí.

Alberto dijo...

Y a Carlos Gonzalez, alias Boleti tambien